Andreen saleroskotari aurre egiteko neurriak hartu ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 14a

Argazkia: protokoloaren aurkezpen publikoa, atzo. / navarra.es

Protokolo bat taxutuko du Exekutiboak, koordinazioa hobea izan dadin.

Prostituzioan aritu daitezen salerosten dituzten emakumeei arreta emateko protokoloa izanen du laster Nafarroak, hainbat eragilerekin batera atontzen ari dena. Polizia erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak zein herri talde zenbaitek hartuko dute parte foru legearen markoan garatuko duten protokoloaren osaketan.

"Parekidetasunari" egin nahi dio mesede neurri horrek; horren barruan, gizartea emakumeen salerosketaren inguruan informatzeko kanpainak eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!