'Laranja bat zaborretan' emanaldi poetiko piktorikoa izanen da ostegunean

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 13a, 08:18

Patxi Zubizarretaren eleberria du oinarrian ostegunean Iturramako Civivoxean 19:30ean izanen den obrak.

Zubizarreta ez ezik, Mintxo Cemillan ilustratzailea, Pello Ramirez musikaria eta Felipe Barandiaran aktorea ariko dira.

Txirotasuna eta aberastasunaren mugan

"Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da". Hori da Patxi Zubizarretaren liburuaren hasieran. Laranja bat zaborretan emanaldian ere, hain justu, "herri pobre batean gertatutako istorio harrigarri bezain ederra" da egileak garatzen duena, Elkar argitaletxeak zabaldu duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!