Espazio publikoaren mantenua, iruindarren kezka nagusia

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 12a

Argazkia: Donibane auzoko Yamaguchi parkea. Espazio publikoarekin lotutako kexak izan dira nagusi.

Zuhaitzak, parkeak eta garbitasuna direla-eta iritsi ziren kexa gehien.

1.987 kexa, ohar eta iradokizun jaso ditu Iruñeko udalak ekainaren 22 eta irailaren 20 artean; hau da, aurreko hiruhilekoan baino %21,6 gehiago. Dena dela, udalak berdin mantendu du erantzun tasa: %90 inguru.

Zuhaitzekin, parkeekin eta lorategiekin erlazionatutako 325 dei, garbitasunari lotuta, 298; sanferminetako garbitasunarekin, 43; hiriko azpiegiturekin, zakarrontzi, banku eta iturriekin lotuta, 153, besteak beste.

Auzoei dagokienez, Arroxapeatik iristen da kexa gehien (269), ostean Alde Zaharretik (208), atzetik daude Txantrea, Donibane, Iturrama eta Arrosadia, besteak beste.

010 telefono zenbakira deituta egin daitezke kexak eodta 948 420 100 zenbakira, Iruñerik kanpo deituz gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!