Saioaren lehen zatian, Osasuna futbol taldearen egoera larriaz mintzatu gara Iñaki Berastegi eta Aritz Agirre kazetariekin. Jesus Garcia Leoz pianista 1904. urtean jaio zen Erriberrin. Arrakasta handia lortu zuen nazioartean. Zinemarako musika konposatu zuen bereziki. Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariaren eskutik artista nafar honen lana eta bizitza hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Teknologia, zientzia eta frikismoaren tartean Aitor Zandueta izan da sakelako telefono modernoez solasean.