Alargunen pentsioa 707 eurokoa izanen da 2017an, oraingoa baino 52 euro handiagoa

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 12a

Argazkia: Pentsionistak Martxan-en mobilizazioa, artxiboko irudi batean.

9.500 alargun ez dira zifra horietara iristen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko dute.

Lauko gobernuak 2,77 milioi gastatuko ditu 2017an, alarguntasun pentsioak Gutxieneko Soldata parekatzeko. Orain, 655,20 euro kobratzen dituzte hilean, urteetan izoztuta egon den Gutxieneko Soldataren kopuru berbera; heldu den urtean, 52 euro goragokoa izanen da: 707, hain justu.

Egun, 8.905 eurokoa da alargun horien urteko pentsioa. Neurri berriaren ondorioz, ia 1.000 euro handiagoa izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!