Iruñerriko ehun jostailu denda baino gehiago aztertu dituen ikerketa enkargatu du bezero elkarteak; emaitza: prezioen arteko aldea handia da, 30 eurokoa izatera ere irits daiteke, baita prezioaren %51ra ere.
"Eskaintzatan arreta jarri behar da, batzuetan, prezioa bera den arren, produktu batzuek osagarriren bat doan eskaintzen dutelako", esan du Iratxek. Era berean, maiz %25eko deskontuak eskaini arren, ez dituzte produktuan aplikatzen zuzenean, baizik eta beranduago egin daitezkeen erosketetan.
Elkarteak ohartarazi du, halaber, batzuetan azarorako katalogoak baino ez dituztela zabaltzen Gabonen aurretik edota abenduaren 24an iraungitzen direla.
Gainera, erabilera adinari dagokionez ere ezberdintasunak izaten dira lokal batetik bestera.