Hazte Oir elkarte ultrakatoliko eta ultraeskuindarra da. 29.000 panfleto igorri ditu Espainian barrena, ikastetxe publiko eta hitzarmena dutenetara. Homofoboa eta kutsu faxista duten kanpaina abian jarri duela salatu du Comisiones Obreras sindikatuak.
Nafarroara ere iritsi dira. 500 bat banatu dituztela uste dute, eta sindikatura zenbait salaketa iritsi dira jada. Aitor Jauregik esan du, aztertzen ari direla liburuxka horiek nola geldiarazi.
Badakizu zer irakatsi nahi dioten zure seme-alabari eskolan? Doktrinamendu sexualaren inguruko legea. Izenburu horixe du panfletoak. Diskriminazioa, gorrotoa, desberdinarekiko mespretxua … mezu horiek barnebiltzen ditu.
Eta hori gutxi balitz, irakasleei ere zenbait aholku eskaintzen dizkie, “ohikoak ez diren jarrerak zuzentzeko”.
Hezkuntza Departamentuari eta zehazki Jose Luis Mendozari neurrak hartzeko eskatu diote, hezkuntzan errespetua eta tolerantzia izan daitezen.