Giza Eskubideen eta Migrazioen inguruko astea antolatu dute SOS Arrazakeriak, Amnistia Internazionalak, Intermon Oxfanek, Munduko Medikuak, Hiritartasun Eskolak, Iruña Harrera Hiriak, Eraldatuk eta Paperak Denontzatek. Dena, Migratzaile eta errefuxiatuak non zarete? lelopean.
Egitaraua, egunez egun
Abenduaren 10ean, sinadura bilketa eta poesia errezitaldia izanen da, 19:30ean, Kondestablen.
12an, migratzaile eta errefuxiatuei buruzko graffitia eginen dute, Eskubide guztiak pertsona guztientzat esaldia izkiriatuko dute.
13an, 19:00etan, Luis Valtueña argazkilaritza erakusketaren XIX. edizioa zabalduko dute; 19:30ean, Migratzaile eta errefuxiatuak hitzaldia izanen da. Kondestablen da hitzordua.
14an, hitzaldi-eztabaida: Ekintzaile baten bizipenak. Errealitateak eta esperientziak Greziatik, Giada Degrandirekin.
15ean, Muros dokumentala, Atarrabiako kultur etxean, 19:30ean.
16an, Kondestable jauregian, konferentzia Itziar Ruiz Jimenezekin, Madrilgo Unibersitate Autonomoko irakaslea.
17an, manifestazioa. Migratzaileak, errefuxiatuak, ongi etorri! goiburuarekin abiatuko da Gazteluko plazatik, 12:00etan.