Bigarren Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaren azterketa atzeratzeko eskatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 2a

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek Hezkuntza departamentuari eskatu diote "ziurgabetasunik gabe eta berme guztiekin" egin behar duela deialdia. 

"Bigarren Hezkuntzako oposizioak deitzeko egitasmoaren aurrean gure kezka adierazi nahi dugu", hala ekin zioten LAB, Steilas eta ELAk prentsaurrekoari. Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu baino lehen, eta batez ere azterketak noiz izanen diren zehaztu aurretik "egoeraren diagnosi sakona" egin behar dela iritzi dute "etorkizuneko beharrak identifikatzeko eta ondoren ahalik eta oposaketa prozesu aberatsena aurkezteko".

Hezkuntza Departamentuak oraindik ez die aurkeztu zein izanen den proposamena Lan Eskaintza Publiko horretan. Ez dute onartuko berriz arduragabekeriaz kudeatutako prozesua eta hori ekiditeko lan egiteko konpromisoa berretsi dute sindikatu horietako eledunek.

Heldu den ikasturterako ez dute ikusten Lan Eskaintzaren azterketa egiteko aukerarik dagoenik, baldintzak ere ez. Gobernuari eskua luzatu nahi diote elkarrekin lan egiteko eta Lan Eskaintza Publiko horren ezaugarriak denen artean lantzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!