Metropoli Forala 2016-12-01

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 1a, 13:02

Egunotan, Iruñeko zuhaitzetatik eroritako 900 tona hosto bilduko dituzte udal langileek Iruñeko kaleetan eta parkeetan. Xatur Larralde Adaxka Mintegiko paisajistarekin mintzatu gara gaiaz. Korrikaren 20. edizioa apirilean 9an amaituko da Iruñean. AEKko kide Helios del Santok emanen dizkigu xehetasunak. Maite Arraiza filosofoarekin pentsatzeko txokoa zabaldu dugu. El corralito foral. Liburuaren ondoren, iritsi da irratsaioa: korralito Forala. Ivan Gimenez, navarrismoari buruzko lan arrakastatsu honen egilearen eskutik kapitulu berri bat gozatu dugu gurean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!