224 ikur frankista identifikatu dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 30a

141 herri aztertu dituzte eta horietan aurkitu dituzte 224 elementu horiek: 152 plakak; 53 laureada; 14 plaka elizatan fatxadetan; koadro bat eta 4 monumentu.

Memoria Historikoarekin zerikusia duenetik hasita, ikur frankisten errolda jaso du gaur Gobernuak. 224 sinbolo edo elementuren inguruko mapa da osatu dutena. Horrez gain, Memoria Historikoa berreskuratzeko lanean ari den talde koordinatzaileak egindako lanean, gomendioak ere egin dizkio gobernuari eta horiek ere aintzat hartu ditu.

Orain arte, 141 herri dira aztertu dituztenak eta horietan hain zuzen aurkitu dituzte 224 elementu horiek, frankismoari gorazarre egiten diotenak. Horietatik, 220 eraikin publikoetan edo eremu publikoetan daude: 152 plakak dira edo adokinetan egindako oroitarriak, 53 laureada, 14 plaka elizatan eta koadro bat frankismoaren inguruko une bat agerian uzten duena. Gainera, beste 4 monumentuak dira.

Sinboloak, leiendak, adierazpenak, gorazar egiteko ikurrak, izendapenak, tituluak eta frankismoari men egiteko oroimenezko elementuak barnebiltzen ditu dokumentuak, erroldak.

- Gurutze laureatua, ereinotz koroa kentzeko gomendioa da lehena. Nafarroako ezkutuan dauden guztiak kentzeko da dioena.

- Plaka eta bestelako eskulturei dagokienez ere, kentzeko gomendioa egiten dute. Frankistak izan zirenak gogoan hartu eta omentzen dituelako. Elementu horiek Vianako Printzea Institutuaren esku uztea ere eskatzen du, ondare historiko gisa gordetzen segitzeko.

- Izendapenak atzera botatzea ere jasotzen du. Francisco Francoren adopziozko seme-alaba edo gisa horretakoak kentzea.

- Kale izendegiari dagokionez, izen horiek aldatzeko eskaera litzateke egokiena.

Memoria demokratikoa berreskuratzeko lana egiten ari direla nabarmendu du Ana Ollo kontseilariak, eta errolda zein gomendioak segituko dituztela nabarmendu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!