Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Dabid Anaut, Ahal Dugu alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza izan dira gaurkotasun politikoaz hizketan. Ruper Ordorika kantari oñatiarrak disko berria plazaratu du: Guria Ostatua. Lan berria aurkeztera etorri zaigu Irrintzi Dorrera. Fidel Castroz eta Kubako etorkizunaz mintzatu gara nazioarteko analista Mikel Aramendi kazetariarekin.