Atzo, Osasunak huts eta hiru galdu zuen Sadarreko partidaz eta Oinatz Bengoetxeak 22 eta 21 Ogeta pilotalekuan irabazi zuen kaiolako finalaz mintzatu gara. Duela hiru urte zabaldu zuten Katakrak liburudenda, kantina eta ekitaldien espazioa alde zaharreko kale Nagusian. Proiektu berria jarri dute abian: Katakrak Liburuak argitaldaria. Horren berri ematera etorri zaizkigu Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte. Bihar, azaroak 29. Egitarau ofizialean San Saturnino eguna. Gora Iruñea ekimenak antolaturik Iruñeko Eguna ere ospatuko dute. Horren inguruko informazioa jaso dugu Gorka Izkoren eskutik. Ostiralean, abenduaren 2an zabalduko dute Durangoko azoka eta abenduaren 6ra arte luzatuko da. Gor Diskak etxeko arduradun Mikel Morrasek azokara eramanen dituzten lan berriak aurreratu dizkigu.