Kepa Yecora irakaslea, Eguzkiñe Aiesa abokatua eta Pili Yoldi kazetaria izan dira tertulia sozialaren tartean, indarkeria matxistaz, aborto eskubideaz, hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaz eta Ndiaye senegaldarraren heriotzaz solasean. Maialen Goñi kritikoak asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu. Osasuna eta Atletico de Madrid taldeen arteko partidaren aurreko kronika egin du Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteak. Amaia Zufia, Bilgune Feministako kidea emakumeenganako tratu txarrei buruz aritu zaigu. Urtzi Iraizoz musikariak Xendrak: txisturako musika berria diskoa osatu du eta lan hori aurkeztera etorri zaigu