Eskoletarako eta haien mantenurako aurrekontua bikoiztu du Hezkuntzak

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 25a

Argazkia: Jose Luis Mendoza, Hezkuntza kontseilaria.

Gela bakoitzeko ikasle kopurua gutxitu egin du, 2015ean 30 espezialista kontratatu zituzten eta.

2017ko aurrekontuen balorazioa egin du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak, eta positiboa izan da: ikastetxeak eraikitzeko eta mantentzeko diru saila bikoiztu egin da.

Gainera, kontseilariak gogorarazi duenez, 2015ean 30 espezialista kontratu zituzten eta gela bakoitzeko ikasle kopuruak behera egin zuen.

Ezkerrak egindako galdera baten karietara egin ditu Mendozak adierazpenak, Marisa de Simonek (Ezkerra) iazko aurrekontuetan egindako murrizketak "oso muturrekoak" izan zirela esan eta gero. Halaber, "murrizketan berrikuspena" egin behar delakoan dago, eta "hezkuntza paktua" izan du gogoan.

KOntseilariak erantzun egin dio sindikatuekin hiru eztabaida mahai egin dituela jada eta Departamentuak "negoziazioa, gardentasuna, informazioa eta akordioak" gailentzeko "borondatea" duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!