Sakanako alkateak bat eginda

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 24a, 14:00

Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak izan dira. Urrian, ferietan izandako gertaerak sortu duen "anabasa eta gehiegikeria" salatu dute.  

Sakanako alkateak bat eginda agertu dira gaur. Herri guztietako alkate eta zinegotziak izan dira Altsasun, Irurtzundik hasi eta Ziordiraino herri guztietako arduradunek irudi bateratua eman dute. Larunbateko protestan parte hartuko dutela nabarmendu dute.

Altsasuren eta oro har Sakanaren irudia desitxuratu izana kritikatu dute batetik, elkartasuna eskaini diete familiei eta protestan izanen direla nabarmendu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!