Iruñeko zinegotzien solasaldian, EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Itziar Gomez eta Aranzadiko Aitor Balbasekin pobrezia energetikoaz eta komisarian hil zen senegaldarraren heriotzaren auziaz mintzatu gara. Atzo bihotzekoak jota hil zen Rita Barbera politikariaren hainbat adierazpen gogoratu ditugu Ainhoa Arano kazetariaren eskutik. Altsasun, larunbatean eginen den elkarretaratzeaz mintzatu gara Javi Ollo herriko alkatearekin, Amaia Izko gazte auziperatuen abokatuarekin eta Altsasuarrak Harro elkarteko kide batekin. Altsasuko auziari eman dioten trataera informatiboagatik, Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info. Ez da jasaten duen lehenengo erasoa. Komunikabide horretako kide Miguel Angel Llamas Pitu gurean izanen da.