Indarkeria matxistaren aurka kalera aterako dira herritarrak

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 24a

Argazkia: Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa.

Bihar, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren karietara, manifestaziora deitu du Indarkeria Matxistaren Kontrako Plataformak, 20:00etan, Gazteluko plazan.

Emakumeen aurkako indarkeriak "bizitzaren esparru guztietan" du isla; agerikoa da indarkeria matxista. "Ez gara emakume objektuak, erasotuak ez izateko eskubidea daukagu, kaleak okupatzekoa eta gure bizitza gozatzekoa", esan dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Plataformako kideek.

"Sistema heteropatriarkala eta kapitalista deserriratu behar dugu, berdintasun eza eta biolentzia handitzen dituen erreminta baita. Bizigarria den bizitza bizitzeko eskubidea daukagu", aldarrikatu du. Horregatik erakunde publikoei dei egin diete, "lege eta ekonomia baliabideak" bidera ditzaten, ezberdintasunarekin bukatzeko.

Hedabideak ere makal

Komunikabideek "indarkeria elikatzen dute, emakume objektu bezala tratatuz"; eta, era horretan, "ezberdintasunaren mezu historikoa errepikatu eta bete beharko luketen hezkuntza funtzioari uko eginez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!