Gobernuaren bozeramalea izanen da larunbatean Altsasun

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 24a

Maria Solana izanen da Altsasun. Arg:eitb.eus

Maria Solana joanen da larunbatean Altsasuko protestara. Hala jakinarazi du Gobernuak berak. 

'Altsasu' goiburuarekin protesta eginen dute herrian bederatzi gazterten auziaren aurka. Bi guardia zibili eraso egitea leporatzen die epaileak "terrorismo delitua" besteak beste. Nafarroako Gobernuak manifestazio hori babestuko duela iragarri zuen atzo eta gaur jakinarazi dute bozeramalea izanen dela han, Maria Solana. "Altsasuko herritarrak babestera joanen gara", nabarmendu du. "Bakea eta elkarbizitzan aurrera egiteko ezinbestekoa da udalak egindako deialdian egotea", azpimarratu du Solanak. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!