Emakumeenganako Indarkeriari aurre egiteko sei urterako plana aurkeztu du gaur Gobernuak. Ekintza plan zehatza izanen da aurrera eramanen duena eta horretarako 22,5 milioi euro bideratuko ditu. Planak erakundeen erantzuna hobetzea lortu nahi du, genero indarkeriaren aurrean.
- Berdintasuna ezartzea politika publikoetan
- Arreta eskaintzea genero indarkeria pairatu duten emakumeei
- Profesionalak are gehiago formatzea.
- Erabateko babesa eskaintzea emakumeei.
Hori lortu ahal izateko, lau ardatzen baitan eginen da lan. Ana Ollo kontseilariak eman du horren berri. Lau ardatz izanen ditu planak:
- Baloreetan aldaketa eragitea. Ikerketa abiaraztean eta prebentzioan lan egitea. Baliabideen mapa eta zerbitzuena egitea.
- Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei eta haren seme-alabei arreta integrala ematea.
- Formazio espezifikoa sortzea genero indarkeriaren inguruan profesionalak hezteko. Formazio planak abian jartzea.
- Erakunde desberdinen artean dagoen koordinazioa indartzea.
Gobernuaren barne saila aritu da plana prestatzen baina parte hartze handiarekin egin du. Beste erakundeak, gizarte eragileak, indarkeria pairatu duten emakumeak eta norbanakoak izan dira lanketa prozesu horretan.
Guztira, 198 aportazio izan dituzte eta horietatik 100 aintzat hartu dira planean. Gainerakoak, plan sektorialetan ezarriko dira.