Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ezkerrako Joseba Ezeolazarekin gaurkotasun politikoaz hitz egin dugu. Iosu Royo ingeniaria izan da zientziaren atalean.
Iruñeko alde zaharrean hainbat familiak haur eskola euskaraz eskatu dute haien seme alabentzat. Aiala Lopez gurasoaren eskutik jaso dutugu xehetasunak. Espaloi seguruak, bide gorriak eta kalitatezko garraio publikoa eskatzeko Bizifest manifestazio eginen dute larunbatean metropoli foralean. Elkarretaratzearen berri eman digu 8-80 plataformako kide Aitor Txarterinak.