Txantreako auzokide bat kanporatze arriskuan dagoela salatzeko elkartasun kanpaina abiatu dute auzokideek

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 23a

> Poliziak identifikatu, eta paperik ez zuela ikusterakoan, kanporatze agindua jarri zion.
> Epaiketaren zain dago: kontrako epaia izanez gero, Alucheko CIEan sartuko lukete, eta ostean Senegalera bidali.

Alucheko CIEan sar dezakete Txantreako auzokide bat, Atzerritarrentzako Atxikitze Zentroan, eta gero Senegalera bidali. Arrazoia: paperik ez izatea.

Orain 10 urte jaioterritik atera zen Cheikhouna senegaldar gaztea, eta Kanariar Uhartera iritsi zen, pateran; eta gero, Euskal Herrira. Horrez geroztik, Txantrean egon da. Nahiz eta Iruñeko auzoan denbora daraman, egun batean, arrazoirik gabe, Poliziak geratu eta identifikazioa eskatu zion, paperik ez zeukanez, kanporatze agindua ezarri zion.

Auzoa gaztearekin bat

Epaiketa apirilean izanen du, eta orduan erabakiko du epaile batek Euskal Herritik botako ote duen. Hori gertatu aurretik, baina, mobilizatu egin da auzoa, eta elkartasun mugimendua sortu du. Lehen ekintza: larunbatean, hilaren 26an, goizeko 11:00etan Arriudineta plazan eginen duten prentsaurrekoa.

Besteak beste, SOS Arrazakeriak, Txantreako Gazte Mugimenduak eta auzoko beste hainbat eragilek babestu dute elkartasun kanpaina.

Honako hau da Txantreako Gazte Mugimenduak kaleratutako oharra:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!