Osasunak galdu egin zuen beste behin, atzo. Leganesen jokatutako partida tamalgarriaz mintzatu gara Aritz Agirre eta Iñaki Berastegi kirol kazetariekin. Huarte Arte Garaikidearen Zentroaren etorkizunari buruz gogoeta egiteko, ostegunetik igandera jardunaldiak eginen dituzte. Edukiontzia birpensatzen topaketez hitz egin dugu Xabi Urroz arkitektoarekin. Elikagaien Bankuak asteburuan eginen duen bilketa handiaz mintzatu gara Mari Luz Murgiladai eta Maite Lanberto boluntarioekin. Zentral Arteoan abenduaren 10ean izanen den rap musika jaialdiaz aritu gara Ion Celestino Broken Brothers Brass Band taldeko tronpeta jotzailearen eskutik.