'Black Friday'-ren aurka, kontsumo arduratsua

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 22a

Iruñeko Erosketarik Gabeko Eguna antolatu dute hainbat GKEk, "bestelako kontsumo eredua" aldarrikatzeko, "kritikoagoa eta koherenteagoa"

OCSIk, SETEMek, Jatekol, REASek eta Teatrolarik prestatu dute kontsumo arduratsuaren inguruko astea. "Bestaldeko kontsumoa nahi dugu nazioarteko komertzioan aldaketak sortzeko", esan dute.

Zer eginen dute?

Larunbatean hasi zen astea, kontrapublizitatearen eta alternatiben inguruko erakusketa batekin.

Bihar, asteazkenarekin, zinema foruma muntatu dute, "Komertzio libre eta elikadura subirautza: ezinezko binomioa". San Frantzisko liburutegian izanen da, 19:00etan.

Ostiralean, hilaren 25ean, alegia, Erosketarik Gabeko Eguna aldarrikatuko dute. Carlos III.aren entzierroaren monumentuaren aurrean, protesta ekintza eginen due 10:00etatik 12:00etara.

18:00etatik 20:00etara, beste ekintza bat: "Ni ez naiz ardi kontsumista bat".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!