"Zergatik gelditu zuten? Zer gertatu zen horrelako atxilotze bortitza izateko? Poliziaren zaintzapean zegoen bitartean utzikeria izan zen?". Galdera horiek plazaratu dituzte Paperak Denontzat, Salhaketa Nafarroa, Sare Antifaxista, EH 11kolore, SOS Arrazakeria Nafarroa eragileek, urriaren 25ean Chinchillako komisaldegian hil zen Elhadji Ndiayeren heriotzaren inguruan. Horregatik antolatu dute protesta larunbatean, Gaztelu plazatik aterata, 18:00etan.
#BizitzaDaHandiena
Sare sozialen bitartez zabaltzen ari dira mezua, eta gertaera "argitu" dadin da mobilizazioaren xedea. #BizitzaDaHandiena eta #LasVidasNegrasImportan traolak zabaldu dituzte.