Hitzaldietara eta bileretara joateagatik Bardeako Batzarrak parte hartzaileei ordaindu egiten zien. Aurrekontuetan hala jasota datorrela nabarmendu du Diario de Noticias egunkariko kazetari Ibai Fernandezek egindako kroniketan, diru-partida espezifikoa ageri da gainera ordainketa horietarako. 2011an 50.000 eurotik gora bideratu zituzten gastu horiek betetzeko. Ordainsari osagarri horietatik aparte daude bileretarako eta kilometrajerako ordaintzen zaiena batzarkideei. Hala, 2011. urte hartan 110.000 euro bideratu zen dietak ordaintzera eta horri gehitu behar zaizkio hitzaldi eta bileretara joateagatik bideratu zituzten 50.000 euroak.
Bardeako Batzarrean 22 kide daude eta 7 enplegatu. Urtero, 10 milioi euroko aurrekontua du. Gastu horiez gain, zertarako erabiltzen zuten dirua? Bada, Munduan zehar egiten zituzten bidaiak ordaintzeko. Nazioartean dauden Parke Naturalak bisitatzera joan izan dira maiz. Horietara gainera, zenbaitetan, 22 batzarkideak izan dira. Gastuak ez dira zehaztuak izaten gehienetan. Kontuen Ganberak aurreratu zuen "zergatik eta zertarako bideratzen zen dirua ez da zehazten". 2011an egin zuen txosten fiskalizatzailea Kontuen Ganberak eta 15 urtean bakarra izan da entitate horri egindakoa.
Fiskalizazio faltak eta UPNren utzikeriak aukera eman die Bardeako Batzarra osatzen dutenei nahi erara kudeatzen eta egiten ekimenak. Ikuskaritzarik ez dute izan eta gastuak hazi egin dira jakin gabe zergatik. Aurrekontuaren %80 Defentsa Ministerioarengandik iristen da tiro poligonoa dela-eta. UPNren Gobernuko kideak ez dira 15 urtean behin ere bildu Parke Naturaleko Kontseilu