Nafarroan, urtarrila eta iraila artean 924 salaketa jarri dituzte emakumeenganako indarkeriarekin zerikusia dutenak. Joan den urtean baino salaketa gehiago izan dira, %17 gehiago.
Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hori horrela, kanpaina berezia da abian jarri dutena.
Informazio liburuxkak banatuko dira, indarkeriaren aurkako eta biktimei babesa emateko adierazpena onartuko du Gobernuak heldu den asteazkenean eta Nafarroan barrena informazioa eta orientazioa eskainiko da, baita esku morea irudikatzen duten pin-ak ere.