2.000 gizonek erabiltzen dute prostituzio zerbitzua egunero

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 18a

Prostituzioa Nafarroan aisiarekin hasi da lotzen. Arg:info7irratia

Errealitate hori konpontzeko xedez, Kirolaren eta Gazteriaren Institutu Nafarrak gida bat sustatu du, Emakumeen Salerosketaren aukako Ekintza elkarteak eginda.

Nafarroan 700-800 emakume prostituzioan aritzen dira, gehienak Nigeriakoak, Errumaniakoak, Paraguaikoak, Txinakoak, Brasilgoak eta Dominikar Errepublikoak. Gainera, egunero 2.000 gizonek erabiltzen dute prostituzioa, Emakumeen Salerosketaren aukako Ekintza elkarteak ohartarazi duenez. Gizon horiei buruz, elkarteak azpimarratu du ez dagoela profil zehatzik. Erabiltzaileen % 99,7 gizonezkoak dira.

Espainia prostituzioa gehien kontsumitzen duen estatua da Europan, eta hirugarrena munduan, Puerto Ricoren eta Thailandiaren atzetik.

Errealitate hori konpontzeko xedez, Kirolaren eta Gazteriaren Institutu Nafarrak gida bat sustatu du, Emakumeen Salerosketaren aukako Ekintza elkarteak eginda.

Gida horretan, emakumeak "engainuen, promesa faltsuen edo indarraren bidez" prostituziora behartzea "esklabotza modu bat" da.

Gainera, biktimak salatu ezinik daudela ohartarazi dute, mehatxatuta baitaude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!