'Nafarroak ezetz dio', kanpaina jarri du abian Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 17a

Sentsibilizazioa, informazioa, orientazioa eta babesa eskainiko dute indarkeria matxistari aurre egin nahian. Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Nafarroak ezetz dio. Gobernuak kanpaina jarriko du abian, emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko. Sentsibilizazioa, informazioa eta orientazioa eskainiko ditu datozen egunetan.

Nafarroan, urtarrila eta iraila artean 924 salaketa jarri dituzte emakumeenganako indarkeriarekin zerikusia dutenak. Joan den urtean baino salaketa gehiago izan dira, %17 gehiago.Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hori horrela, kanpaina berezia da abian jarri dutena.

Informazio liburuxkak banatuko dira, indarkeriaren aurkako eta biktimei babesa emateko adierazpena onartuko du Gobernuak heldu den asteazkenean eta Nafarroan barrena informazioa eta orientazioa eskainiko da, baita esku morea irudikatzen duten pin-ak ere.

Horrez gain, Gobernuko egoitzan ‘Indarkeria Matxista Gehiagorik Ez’ dioen pankarta erraldoiak zintzilikatu dira, esku more erraldoia irudi dutela. Azaroaren 25erako elkarretaratze isila deitu dute eguerdiko hamabietarako Gobernuaren egoitzaren parean.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!