LAB eta ELA sindikatuek bat eginda, hausnarketa bateratua egin dute oraingoan Gobernuak 2017rako prestatu dituen aurrekontuen inguruan. Izan ere, egia bada, Comisiones Obreras, UGTri eta Nafarroako Enpresarien Elkarteari diru-laguntzak zuzenean emateari utzi diotela, beste zenbait partidatan oraindik ere ikusten dituzte zalantzazko laguntzak jasoko dituztela. Lau partida dira zehazki: orientazio programak, lan osasunarekin zerikusia dutenak, ikerketarako eta dokumentaziorako.