Metropoli Forala 2016-11-16

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 16a, 12:22

Parlamentarien solasaldian, Altsasuko auziaz eta Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaren ebazpenaz mintzatu gara. Lau politikari gurean: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Ainhoa Aznarez eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza. Faxismoaren kontrako manifestazioa izanen da larunbatean. Abiapuntua, Iruñeko Udaletxearen Plaza. Amaiera: Askatasunaren Plaza, Erorien Monumentuaren aurrean. Sabino Cuadra antolatzailearekin mintzatu gara gaiaz. Lan munduan, pertsonak gero eta gutxiago, robotak gero eta gehiago. Lorea Arakistain, teknologia adituarekin solastu gara gaiaz. Nafarroan nork erabakitzen du? leloarekin jardunaldiak antolatu dituzte aste honetan eta hurrengoan Iruñean. Gaur bertan, gizarte eragile zenbaiten arteko mahai ingurua izanen da Katakraken autogobernuaz eta murrizketez. Eguzkiñe Aiesa antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!