Militar kolpistei ohorerik ez Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 18a

Goizaldean hasi dira Jose Sanjurjo militar frankista hilobitik ateratzen. Datozen orduetan ere gainerakoak deshobiratuko dituzte. 

Egun osoa beharko dute Aranzadi Elkarteko kideek, Paco Etxeberria buru dutela, hilobitik Jose Sanjurgo militar frankista eta beste sei kideren gorpuzkiak ateratzen. Goizaldean hasi dira lan horretan. Udaltzaingoa ari da segurtasuna zaintzen eta kriptaren ingurura ezin izanen da gehiei hurbildu. Senitartekoak, udaleko zerbitzu teknikoa eta Artzapezpikutzak du aukera bakarrik bertan egoteko. "Beharrezkoa den jendea baino ez da izanenn deshobiratze prozesuan, intimitatean eginen dira lanak", akordio hori lotu zuten Udalak eta Artzapezpikutzak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!