"Bere buruaz beste egiten duen senide bat galdu ondoren, besarkada batek eskaintzen dizuna asko izan daiteke", hala nabarmendu dute Besarkada Elkarteko kideek. Horregatik erabaki zuten izena bera. "Besarkada denboran luzatzen ahal den keinua da, behar beste luza daitekeena, isila eta benetakoa", nabarmendu du Elena Aisa elkarteko presidenteak.
Gertuko pertsona batek bere buruaz beste egiten duenean senide eta lagunen egoera "traumatikoa eta suntsitzailea" bilakatu daiteke. Gehienetan gainera, bakardadean bizi dute senideek egoera hori. Horregatik, beharrezkoa da babesa eta arreta emanen duen gune bat sortzea. Horretarako jaio da Besarkada.
Mundu Osasun Elkarteak bere buruaz beste egiten dutenen edo arriskuan egon daitezkeen herritarren aurrean, beharrezko informazioa ematea eta kanpaina eragingarriak egitea ezinbestekoa dela dio. Halako egoera bizi duten pertsonek, beste lagun askori egin diezaiekete mesede. "Laguntza, babesa eta esperientziak kontatzeak asko lagun dezake halako egoera bizi duen pertsona".
Azaroaren 19an, larunbatarekin Besarkada elkartea aurkeztuko dute Civicanen. 11:30ean izanen da