Une hauetan, dio sindikatu horrek, ez du Nafarroako Justizia Auzitegian sententzia betetzeko eskatuko eta gaineratu du, lanpostua eskuratu duten 100 irakasle horiek lasai egon daitezkeela euren lanpostuak ez dituztelako kolokan jartzeko asmorik.
“Beste pausorik ez bada ematen, inork ez du ondoriorik pairatuko”, esan du Juan Carlos Labero Afapna sindikatuko presidenteak. Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko balu, ziurgabetasuna eraginen luke.
Afapna sindikatuak eska lezake sententzia betetzeko, baina, ez du halakorik eginen 100 irakasleren lanpostuak kolokan jarriko lituzketelako Hezkuntza Departamentuak arduragabeki eta irizpide egokirik gabe egin duelako lan. Hori bai, egoera hau berriz ere gerta ez dadin, lan-taldeak zehaztu eta akordioetara iritsi beharko direla ere esan du sindikatu horrek.