Atxilotutako zortzi gazteetatik sei espetxera bidali ditu epaileak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 15a, 20:34

Amaia Izko defentsako abokatuak aitortu zuen arratsaldean ez zekiela zerekin topo egingo zuten, "auzia bere onetik atera baita".

Auzitegi Nazionalaren aginduz, zortzi lagun atzeman ditu Guardia Zibilak eta Carmen Lamela Nazionaleko 3. instrukzio epaitegiko magistratuaren aginduz, zortzi horien artetik bi espetxera bidali ditu. Beste biek, maiz agertu beharko dute poliziaren etxetik. Fiskalak Zigor Kodeko 573. artikulu barruan ikusten du erasoa. Lamelak fiskalaren eskaria aintzat hartu zuen. Auzia instrukzio fasean egonagatik, epaimahaiak Lamelaren tesia onartuko balu, hamar eta hamabost urte arteko espetxe zigorra jasotzeko arriskua dute.

"Auzia bere onetik atera da" esan du Amaia Izko defentsako abokatuak. Izkok itxaropena agertu zuen guztiak libre utziko zituztela eta «zentzugabekeria erabatekoa» ez zuela gauzatuko Lamelak. "Azken helburua Alde Hemendik mugimendua kriminalizatzea da: Juridikoki eta eskubideen errespetutik, ez du inongo justifikaziorik", nabarmendu du defentsarako abokatuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!