Metropoli Forala 2016-11-14

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 14a, 12:54

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko euskarazko irakasleen plazak bertan behera utzi ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Oposizioa prestatu, azterketa gainditu eta lanean ari diren irakasle horien etorkizuna zalantzan egon daiteke. Dani Sanz Garesen ari da lanean. Leire Alastuey, Leitzan. Maite Undiano, Abarzuzan. Solasaldia egin dugu haiekin gaur goizean. Joaquin Caparros gorritxoen entrenatzaile berriaz aritu gara futbolaren atalean. Musika klasikoaren tartean, Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurra izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!