Kontzertatuko langileek adierazi dute murrizketak egon zirenean haiei ere lan ordaina txikitu bazieten -2010etik gaur egunera arte, %7 eta %9 artean-, soldata igotzerakoan ere haiena igo behar dutela.
2017an berreskuratuko dute ziurrenik %1 hori, baina gobernuak 2016koa gal dezaten nahi dutelakoan daude.
Hezkuntza kontzertatuan dauden sindikatu guztiek egin dute salaketa. honako lau hauek dira, hain zuzen rere: LAB, ELA, Sepna eta UGT.
Hitzarmena, negoziatzen
Hezkuntza kontzertatuak daukan hitzarmena amaitzekotan da, eta, horregatik Nafarroako Gobernuarekin berria negoziatzen dabiltza: adostasunik ez dago, baina. Abuztuan exekutiboak proposamen bat igorri zien eta ekarpenak egin zizkioten; orain, aldiz, beste dokumentu bat jarri du lauko gobernuak mahai gainean, "are murritzaileagoa".
Diotenez, formakuntzara joateko hezkuntza publikoko langileek izanen dute lehentasuna eta haiek "diskriminatuta" geratuko dira.
Negoziazioak martxan
Lauko gobernuarekin eta oposizioarekin bilduko dira lau sindikatuetako ordezkariak, heldu den astean. Horrez gain, mobilizazioak iragarri dituzte: lehena datorren asteazkenean, 18:30ean, Parlamentu aurrean.