Nafarroako Gobernuak aldatu egin du beken deialdia aurten, unibertsitate publikoa lehenesteko, eta eztabaida handia sortu da. Hori ikusita, gobernuak atzeratu egin du baldintza berrietako bat: ez da beharrezkoa izango lehenik unibertsitate publikoan izena ematea. Bekei buruz mintzatu gara tertulia sozialean hiru lagunekin: Kepa Yecora irakaslea, David Garnacho abokatua eta Ion Orzaiz kazetaria.
Iruñeko katedralean, bihar, musika kontzertua izanen da. San Fermin, Paz de Ziganda eta Katedraleko Musika Kapera abesbatzak ariko dira kantuan Esklerosi Elkartearen aldeko emanaldian. ADEMNAko presidente Isabel Goñik eman dizkigu xehetasunak. Maialen Goñi kritikoak asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu.