Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko euskarazko 100 plazak bertan behera utzi ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 14a, 08:27
Nafarroako Auzitegia (Argazkia: navarra.es)

> AFAPNA sindikatuaren helegite batek eragin du epaia.
> Nafarroako Gobernuak ebazpenaren aurkako helegitea aurkez dezake.

NafarroakoAuzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren arabera, Hezkuntza Departamentuko edozein lan eskaintza publikok gaztelera ez den beste edozein hizkuntza aipatzen badu, eskaintzen dituen lanpostuek ez dute sarbiderik plantilla organikoan, eta, hartara, zuzenbidearen aurkakoak dira.

AFAPNA sindikatuak 2016ko Lan Eskaintza Publikoaren aurkako helegitean hain justu argudiatu zuen Departamentua plantilla organikoan zehazturiko irizpideak urratzen ari zela, hartan ez direla zehazten zein lanpostutan den beharrezkoa euskara.

Auzitegiak ebazpenean azaltzen du foru administrazioan euskararen erabilpena arautzen duen 23/2003 foru dekretuko 18.1 artikuluaren arabera, administrazio publikoek haien plantilla organikoetan euskararen ezagutza beharrezkoa den lanpostuak zehaztuko dituztela, erresoluzio baten bitartez.

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa 2016ko otsailaren 10eko foru dekretu baten bidez onartu zuten. Hartan euskarazko 100 plaza zehaztu zituzten: 10 musikakoak, 20 pedagogia terapeutikokoak, 25 ingelesekoak eta 35 euskarakoak. Horiek guztiak baliogabetu ditu auzitegiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!