Civivoxen erabiltzaile kopuruak %21 egin du gora, erabilpen irizpideak aldatuta

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 11

Gora egin dute zesio iraunkorrek: %15 handitu da elkarteei ikasturte guztirako utzitako gela kopurua. Ekimen zehatz baterako guneei dagokienez, %14,6 handitu dira lagapen horiek ere.

131.982 lagunek erabili dute Civivox sarea, 2015-2016 ikasturtean, aurrekoan baino %21,2 gehiago, iazko 108.851 baino ez baitziren izan. Eta ez hori bakarrik: gora egin dute zesio iraunkorrek ere, %15 handitu da elkarteei ikasturte guztirako utzitako gela kopurua. Ekimen zehatz baterako guneei dagokienez, onak dira datuak: %14,6 handitu dira lagapen horiek ere.

"Positiboak" dira zifrak, ondorioz, Maider Beloki Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak adierazi duenez. Oposizioak iragarritako "hondamendiaren" aurrean, datuek "argi" uzten dute eredu berriak funtzionatzen duela.

Sindikatu eta alderdiei irekita

Zazpi Civivoxen eta Erraldoien Txokoaren erabilpena zabaltzea eta alderdiei eta sindikatuei bertan biltzen uztea adostu zuen udalak irailean, eta kritikak izan ziren oposizioaren partetik. "Aniztasunak", ordea, mesede egiten dio Civivox sareari, Belokiren irudiko. Udalaren duten arabera, 4.124 ekimen zehatzen artean, 131 besterik ez dira izan sindikatu edo alderdienak, ehuneko %3,1a, hain justu.

Udalak eskainitako tailerrak. Horra hizpide hartutako beste gaietako bat. Iaztik, zabaldu egin da euskarazko eskaintza, Hiriaren "pluraltasuna" aintzat hartuta, eta erantzuna oso egokia izan dela ziurtatu dute udaletik, "normaltasun osoz" garatzen da eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!