Erorien Monumentutik atera dute Mola eta horren atzetik bertan diren beste frankisten gorpuzkiak ere aterako dituzte. Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bilduko Iban Maia, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Ezkerrako Edurne Eginorekin horri buruz mintzatu gara. Ainhoa Arano kazetariaren eskutik, Donald Trump AEBko presidente berriaz aritu gara. Azaroaren hasieran, heriotza dugu solasgai. Hilabetearen lehen egunean hildakoak ekartzen ditugu gogora. Heriotza duinaren munduko eguna da Azaroaren 3a. Maite Arraiza filosofoarekin hiltzeaz mintzatu gara. Joseba Tapia trikitilaria, Katakrak liburudendan izanen da gaur. «Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak» liburua aurkeztera etorriko da. Gaur goizean irrintzi dorrean izan dugu.