Korralito Forala liburuak eta Metropoli Forala saioak bat egin zutelarik, Euskalerria Irratian Nafarroako oligarkiaren azken 80 urteotako nondik norakoak aztertzeko, Ivan Gimenezi, liburuaren egileari, bat egite horrek oroigarri moduan kamiseta bat merezi zuela otu zitzaion. Berehala jarri ginen OAK Tixertak-eko lagunekin. Eta Aritz Ibañez disenatzaileak derrepentean sortu du tixert egiazki gogoangarria: The Godfather pelikularen afixa gogoan. 14,90 euroan eskura dezakezu hemen. Jatorrizko diseinuak beltza eta txuria uztartzen ditu, baina kamiseta beste hainbat koloretan eskura dezakezu, baita hainbat neurritan ere.
