Auzitegi Nazionalak ikertu dezake Altsasun izandako erasoa, baina oraindik helegitea aurkez dezakete inplikatutakoek

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 9a

Argazkia: "Muntaia poliziala" salatzeko Altsasun egindako prentsaurrekoa.

Iruñeko epaileak utzi du kasua Madrilen eskuetan; Auzientziak "terrorismo eraso" gisa ikertu dezake auzia, beti ere, inplikatutakoek helegiterik aurkezten ez badute. Aurkeztekotan, aztertu egin beharko da berriz erabakia.

Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nagusira bidali du Altsasun gertatutakoaren inguruko txostena, Fiskaliaren eta Coviteren ustea indartuta, alegia, "terrorismoa" izan zenaren teoria hauspotuta.

Horrez gain, beste eskaera bat ere egiten dio Guardia Zibilari: erasoaren ondoko egunetan, adierazpenak egin zituztenak identifikatzeko eta argazkietan agertzen direnak. Erasoen bertsio ofiziala gezurtatzeko atera zirenak identifikatzeko, alegia. AltsasukoGaztetxea twiterreko kontua ikuskatu eta jabearen berri ere izateko eskatu dio. Foruzaingoari eskatu diona, gertatutakoaren inguruko datuak jasoko dituen txostena ahalik eta azkarren osatzea.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarentzat, “erasoa, gertaera larria izan zen Espainiako Segurtasunerako agenteentzat, eurak beldurtzeko xede izan zuten. Ideia berberak konpartitzen ez dituztenen aurkako erasoa eta bakea hausteko helburu zuten erasotzaileek”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!