Metropoli Forala 2016-11-09

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 9a, 12:22

Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Virginia Aleman, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza aktualitate politikoaz hizketan. Irati Jimenez kazetari eta idazleak hiru liburuxka argitaratu ditu: "Odola", "Musua" eta "Gatza". Irrintzi Dorrean izan da Iruñean bizi den egile bizkaitarra. Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeez aritu gara nazioarteko kazetari Mikel Aramendirekin. Hasier Larretxea poeta elkarrizketatu dugu saioaren azken zatian Atarrabian eskainiko duen errezitaldiaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!