Nafarroako Ospitale Gunean Foruzaingoaren patruila eta kamerak jarriko dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 9a

"Segurtasuna bermatzeko" foruzainak izanen dira ospitale inguruan ostiral eta larunbat arratsalde eta gauetan.

Nafarroako Ospitale Gunean, Foruzaingoa izanen da ostiral eta larunbat arratsalde zein gauetan, eta segurtasun kamerak jarriko dituzte. Dena, "segurtasuna" bermatzeko, izan ere, "paziente batzuek" mehatxu egiten dietela salatu dute bertako hainbat langilek eta sindikatuk.

Orain arte, segurtasun pribatua izan da, eta segituko du: eguneko 24 orduetan bi zaintzaile egonen dira lanean. Hala, osotara begirale bat gehiago kontratatuko dute 2017rako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!