Nafarroa Garaiko eztabaida eguna izanen da hilaren 12a, larunbata, alegia, abenduan izanen diren nazio gazte topaketen aurretik herrialdean eztabaidetan sakontzea helburu duena.
Iruñeko Iruñezar euskaltegian jarri dute hitzordua, 17:30ean.
#Gazteraiki Euskal Herri mailako dinamika da,eta abenduaren 9, 10 eta 11n izanen du "inflexio puntua" Barañainen eginen dituzten gazte mugimenduen autogestio topaketetan.
Informazio gehiago: gazteokeraikitzen.topatu.eus
