Indarkeria Matxisten Kontrako Martxari sostengua adierazi diote aho batez Nafarroako Parlamentuko talde guztiek, Ahal Duguk proposatuta.
Sarasate Pasealekutik aterako da martxa, gaur bertan, 18:00etan. Talde politikoen ordezkariek patriarkatuaren indarkeria gaitzetsi dute; Ahal Duguko Laura Perezek, gainera, instituzioen papera gogoan hartu, eta inplikazioa galdegin du.
"Baliabideak eta gaia estatu gai baten gisan hartzea". Horiek dira Perezek egindako bi eskariak, indarkeria matxistarekin bukatzeko xedez.