Nafarroan elkarbizitza eraikitzen izenburupean, Foro Sozialak jardunaldia antolatu zuen, ostiralean, Parlamentuan. Biktima ugari elkartu ziren bertan. Besteak beste, bakeaz, elkarbizitzaz eta memoriaz aritu ziren. Gure gaurko saioan, Patxi Zabaleta abokatu eta idazlearekin bizikidetza eta elkarbizitza izan ditugu mintzagai esperientziaren tertulian. Gorritxoek, berriz ere galdu egin zuten larunbatean. Osasunaren egoeraz mintzatu gara Iñaki Berastegi eta Aritz Agirre kirol kazetariekin. Metropoli Foraleko pentsatzeko txokoan, Xabier Santamaria irakaslearekin "La resistencia intima" Josep Maria Esquirol filosofoaren liburua aztergai. Batez ere, bertan egiten den errutinaren eta egunerokotasunaren goraipamenaz solastu gara. Xatur Larralde, Adaxka Mintegiko nagusia ehizari buruz aritu zaigu.