Gazteraiki topaketetarako Nafarroako eztabaida saioa eginen dute hilaren 12an

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 7a

Hezkuntza, elikadura burujabetza, jaiak, etxebizitza, komunikazioa, sorkuntza eta lanari buruz hausnartu eta "alternatibak" pentsatuko dituzte.

Nafarroa Garaiako eztabaida eguna izanen da hilaren 12a, abenduan izanen diren nazio gazte topaketen aurretik herrialdean eztabaidetan sakontzea helburu duena.
 
Iruñeko Iruñezar euskaltegian jarri dute hitzordua, 17:30ean.
 
#Gazteraiki Euskal Herri mailako dinamika da eta abenduaren 9, 10 eta 11n izango du bere inflexio puntua Barañainen burutuko diren gazte mugimenduen autogestio topaketetan.
 
Informazio gehiago: gazteokeraikitzen.topatu.eus

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!