Alaveseko zaleak kolpatu ditu Espainiako Poliziak Sadarren

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 7a

Partida amaituta, arabar zaleen kontra oldartu zen Espainiako Polizia, borrekin kolpatuta, aldez aurretik inongo liskarrik egon gabe.

Larunbatean, Osasuna-Alaves partiduan, epaileak 90. minutuan txilibitua jo ostean gertatu zen: liskarrik izan gabe, Alaveseko zaleen kontra hasi ziren estadioan zeuden Espainiako poliziak, borrak eskuetan, oldarkor, eta hainbat zale kolpatu zituzten.

Zale batek grabatuetako irudietan ageri da poliziaren karga. Bertan zeudenek geratzeko eskatu bazieten ere, ekinean segitu zuten poliziek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!